Ibilbide aldaketa TO01/T041G, TO05 eta TO06 autobus lineetan

Erredakzioa

Bihartik aurrera, TO01/TO41G Tolosa>Alegia>Amezketa>Abaltzisketa, TO05 Tolosa>Albiztur>Bidania-Goiatz eta TO06 Tolosa>Ibarra Apatta Erreka lineetan ibilbidea aldatuko da.

TO01/TO41G lineak:
Abaltzisketa>Tolosa: Ibilbidea Zezen Plazan amaitu ordez, “Nafarroa hiribidea 1” geralekuan amaituko da, Santa Lutziara doazen espedizioetan izan ezik.
Tolosa>Abaltzisketa: jatorrizko geralekua “Foruen etorbidea/San Frantzisko” geralekua izango da. Santa Lutziatik irteten diren espedizioetan izan ezik.

TO05 linea:
Bidania>Tolosa: Ibilbidea Zezen Plazan amaitu ordez, “Nafarroa hiribidea 1” geralekuan amaituko da.
Tolosa>Bidania: “Foruen etorbidea/San Frantzisko” geralekua izango da jatorrizko geralekua.

TO06 linea:
"San Frantzisko eliza” geralekua bertan behera geratuko da, eta “Foruen etorbidea/San Frantzisko” geraleku berria erabiliko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA