Gipuzkoako Foru Aldundia N-1 errepideko zorua birgaitzeko egiten ari den lanak burutzeko beharrezkoa izango da hurrengo bi gauetan Tolosa iparraldeko lotuneetako trafikoa etetea.
Gaur, asteazkena, Gasteizko noranzkoan ezin izango da Tolosa iparraldeko irteera erabili, ezta Santa Lutzia auzotik Gasteizerako noranzkoan N-1era sartu. Trafiko etena 22:00etatik bihar goizeko 6:00etara egingo da.
Bihar, osteguna, Donostiako noranzkoan doazen ibilgailuek ezin izango dute 436. kilometro puntuan dagoen irteeratik Tolosara joan. Autobidea hartzeko bide adarra ere moztuta egongo da.
Trafiko etenek irauten duten bitartean Tolosako 434. irteera edota Irurako 439. sarrera irteerak erabiltzeko gomendioa egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.