Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko presidente eta Tolosako lehen alkate abertzalearen jarduna ezagutzeko hitzaldia egingo da hilaren 17an

Erredakzioa

Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako ekitaldia Tolosako Udaletxeko Pleno Aretoan egingo da. Mikel Aizpuru historialaria izango da hizlaria. 

Doroteo Ziaurritz EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente eta Tolosako lehen alkate abertzalearen heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu dute Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak. Hitzordua irailaren 17an, osteguna, 19:00etan izango da Tolosako Udaletxeko Pleno Aretoan. Mikel Aizpuruk, Historia Garaikideko irakasleak eta Historia Garaikidean doktoreak emango du hitzaldia. Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko zuzendari izan zen 2017tik 2024ra bitartean. 

Ziaurritz Tolosako lehen alkate abertzalea izan zen, 1931 eta 1932 urteen artean egon zen agintean. 1935ean ,Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) kide hautatua izan zen eta ondoren, Euzkadi Buru Batzarreko  (EBB) presidente. Ardura horretan aritu zen, 1951n, erbestean hil zen arte. 

Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak Tolosako herritarrei ekitaldi honetan parte hartzeko deia egin diete.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA