Ipar Euskal Herriko dantza topaketa garrantzitsuena irailaren 11tik 20ra ospatuko da. Bertan, 150 euskal dantzari inguru elkartuko dira: Maritzuli Konpainia, Leinua Dantza Taldea, Duguna Iruñeko Dantzariak, Udaberri Dantza Taldea eta Irrissarikokabalkadak osatuko dute topaketa.
Azaldu dutenez, Udaberri Dantza Taldeak konpromisoz eta ilusioz hartu du bertan parte hartzeko gonbita. Hortaz, irailaren 12an, Tolosako Bordon dantza plazaratuko du taldeak, 16:30ean Mazon parkuan.
Topaketa amaitzerakoan, dantzariak, musikariak eta publikoa bilduko dira mutxiko eta jauzien inguruan.
'Malandain Ballet Biarritz' —balletean erreferentea den erakundea— da jaialdiaren eragile nagusia, eta Thierry Malandain da programazioaren arduradun artistikoa. Udaberritarrek "historikotzat" jo omen dute erakunde horrekin elkarlanean aritzeko aukera.