Identitate berria Tolosako Inmakuladak: Osoki Osasun eta Gizarte Lanbide Ikastola Integratua

Erredakzioa

2026-2027 ikasturtearen hasierarekin batera, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak etapa berri bati ekin dio eta, aurreratzean, Osoki Osasun eta Gizarte Lanbide Ikastola Integratua izango da.

Osoki osasun- eta gizarte-arloko zikloetan espezializatutako Lanbide Heziketa Ikastola integratua eta itundua da, Gipuzkoa osoko ikasleei, enpresei, administrazio publikoei, hezkuntza erakundeei eta gizarte eragileei, arlo pertsonalean, sozialean eta profesionalean langile trebeak eta euskaldun eleanitzak prestatuz erantzuten diena.

“Euskal Herri osoan erreferente izan nahi dugu, eta estatu espainiarrean zein Europan proiektatzen dugu gure lana, oinarrizko prestakuntzatik goi-mailako Lanbide Heziketara doan proiektu inklusibo eta eraldatzaile propioa erabiliz. Gure ikasleen asebetetzeak, ditugun enpresa-sareak, azpiegiturak, programak, lan-munduratze tasak, ziurtagiriak eta jasotako aitorpenak dira gure bermeak”, nabarmendu du Ana Monge zuzendariak.

Aro berri bat: inguruarekin konektatuta eta etorkizunera begira

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren azalberritzeak aro berri bati hasiera ematen dio.  “Gure proiektua Lanbide Heziketa soziosanitarioaren eremuan sendotzen jarraitu nahi dugu. Hori horrela, horren isla zen izen eta marka berria behar genituen. Hemendik aurrera emango dugun azalberriak oso ongi jasotzen du hori guztia”, azaldu du Ana Monge zuzendariak.

Etapa berri horri helburu argi batekin ematen zaio hasiera, gizarte eta osasun zikloetan puntako ikastetxe euskalduna bilakatzea: erreferentziazkoa Gipuzkoa osoan eta pertsonak zein balio sozialak erdigunean dituen eredu propio bat izatea.

Halaber, Osokiren etapa berriak lotura estua izango du ingurune hurbilarekin, profesionalarekin zein sozialarekin. Hezkuntza zentroak Gipuzkoako erreferentziazko enpresa soziosanitarioekin batera lan egiten jarraituko du, eta estatu espainiarreko zein Europako hezkuntza-erakundeekin lankidetzan ere arituko da, prestakuntzaren eta lan-munduaren arteko loturak sendoak eraikita.

Identitate berriak, gainera, ikasleengan, enpresetan eta proiektuaren emaitzetan bere berme nagusietako batzuk dituen ibilbide bat du oinarri; ikasleen gogobetetzea, enpresa-sarea, azpiegiturak, lankidetza-programak, laneratze-tasak, ziurtagiriak eta aintzatespenak.

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA