Gipuzkoako Foru Aldundiko jasangarritasun departamentuak antolatutako erakusketak naturaren kontserbazioari eta klima-krisiari buruz hausnartzeko bi proposamen ekarriko ditu TOPICera,
Irailaren 11n, Carmen Rodríguezek zuzendutako Doñana: donde el agua es sagrada film luzea proiektatuko dute. Lanak, Europako natura-gune handienetako batean murgiltzen du ikuslea, urak berebiziko garrantzia duen lurralde batean. Bertan, 300 hegazti-espezie baino gehiagoren migrazio-bideak eta mehatxupean dauden ekosistema eta espezie ugari ezagutzeko aukera izango da.
José María Morales eta Joaquín Gutiérrez Acha naturaren zinemaren arloko erreferentziazko profesionalek aurkeztuko dute saioa.
Irailaren 12an, berriz, Zumo de remolacha ikusteko aukera izango da. Zinema eta antzerkia uztartuz, klima-krisia ikuspegi pertsonal eta konprometitu batetik lantzen dituzte. Isabel Martík zuzendutako obra da, eta Fernando Valladares zientzialaria lan honetako interpretea da. Zientziaren zereginari, gizartearen erantzukizunari eta krisian dagoen planeta baten alde borrokan jarraitzearen zentzuari buruzko hausnarketa proposatzen du lan honek.
Bi saioak doakoak izango dira, eta sarrerak TOPICeko leihatilan eta webgunean eskuratu daitezke.
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gnaturaldia/gnaturaldia