Asteburuan bukatuko dituzte N-1eko lurzorua birgaitzeko, Tolosa parean, udan egin diren lanak. 435. kilometroan, Ibarrako Zubian, bi noranzkoetako asfaltoa berritzea falta da, ostiraletik igandera egingo dute.
Lanak egin ahal izateko erabat itxiko dira obretan ariko diren errailak. Trafikoa bypass bidez bideratuko da 434,4 eta 435,7 kilometro puntuen artean. Ostiralean, 21:00etatik aurrera, Donostiako noranzkoko erreietatik bideratuko dute bi noranzkoetako trafikoa. Horren ondorioz, Gasteizerako noranzkoan Tolosa erdiguneko sarrera eta irteera ezin izango da erabili.
Larunbat gauean eta igandean autobidearen beste aldean egingo dira birgaitze lanak, Donostiarako norazkoan. Kasu honetan, trafikoa autobidearen beste bi erreietatik bideratuko da. Honek Donostiarako noranzkoan Tolosako erdiguneko sarrera eta irteerak itxi beharra ekarriko du. Igandean, 21:00etan, trafikoa normaltasunera itzuliko dela aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.