Alliri kaleko trafikoaren noranzkoa aldatuko dute

Erredakzioa 2026ko irailaren 1a

Argazkia: Tolosako Udala

Asteazkenean, 09:00etan, hasiko dira noranzkoa aldatzeko lanak.

Tolosako Udalak Alliri kaleko trafioaren noranzkoa aldatuko du, udaltzaingoaren proposamenari eta auzotarren eskaerei erantzunez. Aldaketa honen helburua inguruko trafikoa hobeto kudeatzea eta erabiltzaileentzat irtenbide lagungarri bat eskaintzea  da.
Alliri kaleko margoketa-lanak eta seinaleztapenaren aldaketa asteazkenean hasiko dira, 09:00etan. Lanak amaitu bezain laster, kaleak noranzko berria izango du indarrean eta aurrerantzean, ibilgailuek Alliri kaletik San Frantzisko kalerantz irteteko aukera izango dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA