Gorka Sorarrainek Caja Rual-Seguros RGA taldearekin kontratua berritu du

Joanes Imaz Akizu 2026ko abuztuaren 31

Irudia: Caja Rural-Seguros RGA

Gorka Sorarrainek 2027an ere profesional mailan korrituko du. Caja Ruralek txirrindulari "solidoa" eta "erregularra" delako eman dio taldean jarraitzeko aukera.

Gorka Sorarrain denboraldi bikaina ari da osatzen, ProSerises mailan 60 lasterketa egun baino gehiago eginez emaitza bikainak lortu ditu. Azpimarratzekoak dira Loireko Tour-eko etapa nagusian erdietsitako bosgarren postua eta azken sailkapeneko zortzigarrena. Alemaniako Itzulian ere lan bikaina egin du Sorarrainek, zazpigarren postuan bukatu du proba hau.

Caja Rural taldeak sare sozialen bidez zabaldutako mezuan, tolosarrak "egoera ezberdinetara egokitzeko eta protagonista izateko" duen gaitasuna azpimarratu ditu. Sorarrainek 2023an egin zuen debuta profesionaletan eta urtez-urte  emaitzak hobetu egin ditu.   

Unai Iribar ere Caja Ruralen

Gorka Sorraienkin batera, 2027. urtean, Unai Iribar ibartarrak ere Caja Rural Seguros RGA taldean korrituko du.  Profesional mailan bost urte egin ondoren iritsiko da taldera, bi urteko kontratua sinatu du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA