Iñaki Labakak kontzertua eskainiko du San Inazio sendategi-baserrian

Erredakzioa 2026ko uztailaren 28a

Ostiralean, 11:00etan izango da kontzertua.  

Datorren ostiralean, uztailaren 31n, Iñaki Labaka musikariak kontzertua eskainiko du Uzturre azpian kokatuta dagoen San Inazio sendategi-baserrian beste zenbait musikarirekin batera. Emanaldia inguru hori berreskuratzekolanetan aritu den boluntario taldeak antolatu du. 
Hain zuzen, berreskuratze lan horri bultzada eman zaio azken garaian, eremua txukuntzeko zenbait lan egin baitu Tolosako Udalak, Naturklima Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Duela hamarkada bat, han zegoen pinudia kendu eta landaketak egin ziren; eta basoa berreskuratzen jarraitzeko jarduketa horretan, landare inbaditzaileak kendu eta bertako espezieak landatzeaz gain, atsedenlekuak egokitu dira, herritarrei aterpe klimatikoa eskaintzeko asmoz.

Erlazionatuak

Iñaki Labakaren kontzertua

28 Kanala uzt 28, 09:28 Tolosa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA