Tolosak udazkeneko kultur programazioa aurkeztu du, 22 ekitaldirekin

Erredakzioa 2026ko uztailaren 23a

Irailaren 25etik urtarrilaren 9ra bitartean, Leidor eta Topic aretoek musika, dantza eta antzerki emanaldi ugari hartuko dituzte. 

Irailaren 25ean hasi eta urtarrilaren 9ra arte, 22 kultur ekitaldi izango dira Leidorren eta Topicen. Musika, dantza eta antzerkia eskainiko dira bereziki, baina baita bestelako emanaldi batzuk ere. Udalak ez ezik, beste eragile eta sustatzaile pribatu batzuk antolatutakoak ere jaso dira udazkeneko kultur programazioan.
Programazioari hasiera emateko, Xake Produkzioak taldeak Sidari antzezlana estreinatuko du irailaren 25ean Leidorren. Hurrengo hilabeteetan, izen handiko artistak igaroko dira oholtzatik: Olaia Inziarte (urriak 16), Mirua talde tolosarra (abenduak 29) eta Makilhotsak dantza eta antzerki ikuskizuna (abenduak 18). Halaber, azaroaren 6an Palestinaren aldeko kontzertu berezia egingo da Janus Lester, Mirua eta Olaia Inziarterekin, besteak beste. Haurrei begirako ikuskizunak ere jasotzen ditu egitarauak, hala nola, musika eta narrazioa uztartzen dituen Xirribit emanaldia (Euskal Barrok Ensemble), Ene Kantak proiektuaren Amagoia Dragoia eta Lasala dantza taldearen Alai Familian.

Eszena Bonua

Kultur eskaintzaz ahalik eta modu onenean gozatzeko, Udalak Eszena Bonua jarri du eskuragarri online (leidorantzokia.janto.es) eta leihatilan, 45 euroren truke (sarrera horiek banan-banan erosiz gero, 90 euroko kostua lukete).
10 emanaldi hauetarako balio du bonuak:
-Sidari (Xake Produkzioak)
-Olaia Inziarteren kontzertua
-iZuloa (Komorebi Produkzioak)
-Xirribit (Euskal Barrok Ensemble)
-Desobedienteak 18/98 (Ttanttaka Teatroa)
-Alai Familian (Lasala)
-Itzulera (Dejabiru)
-Amagoia Dragoia (Ene Kantak)
-Makilhotsak (Oinkari eta Hika Teatroa)
-Euskal Herriko Gazte Orkestraren emanaldia

Aukera baliatu nahi dutenek, bonuarekin batera, joan nahi duten ikuskizun bakoitzerako sarrera eskuratu behar dute, bonuko kodea erabilita. Bihar arte, uztailak 24, lehentasuna izango dute bonudunek sarrera horiek lortzeko; baina behin epe hori pasata, uztailaren 25etik aurrera (larunbata), salmenta ikus-entzule guztiei zabalduko zaie.

Egitaraua

Irailak 25, ostirala. Leidor antzokia. 20:00.
Sidari - Xake Produkzioak

Irailak 27, igandea. Leidor antzokia. 12:30.
La Cenicienta

Urriak 2, ostirala. Leidor antzokia. 20:30.
Perdido en los 80 – Diego Sánchez 

Urriak 4, igandea. Leidor antzokia. 12:30.
Loa eta Laia – Vitamin Producciones

Urriak 9, ostirala. Topic. 20:00.
Lur – Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio

Urriak 16, ostirala. Leidor antzokia. 20:00.
Zerrautsa eta Zura – Olaia Inziarte

Urriak 18, igandea. Leidor antzokia. 12:30.
Dreaming Bubbles

Urriak 23, ostirala. Leidor antzokia. 20:00.
iZuloa – Komorebi Produkzioak

Urriak 30, ostirala. Topic. 20:00.
Haltzak Dardarka – Garazi Esnaola

Azaroak 6, ostirala. Leidor antzokia. 20:30.Palestinaren aldeko kontzertua: Olaia Inziarte, Mirua, Janus Lester, Nur eta Ahmed...

Azaroak 7, larunbata. Leidor antzokia. 17:00.
Xirribit – Euskal Barrok Ensemble

Azaroak 13, ostirala. Leidor antzokia. 20:00.
Desobedienteak 18/98 – Ttanttaka Teatroa

Azaroak 14, larunbata. Leidor antzokia. 17:00.Alai Familian – Lasala dantza taldea

Azaroak 20, ostirala. Leidor antzokia. 19:30.
Xexili eguneko kontzertua: Tolosako Musika Banda + Tolosako musika taldeak

Abenduak 11, ostirala. Leidor antzokia. 20:00.
Itzulera – Dejabu

Abenduak 12, larunbata. Leidor antzokia. 17:00.
Amagoia Dragoia – Ene Kantak

Abenduak 18, ostirala. Leidor antzokia. 20:00.
Makilhotsak – Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroa

Abenduak 19, larunbata. Topic. 19:30.Birakabareta – Intujai

Abenduak 29, asteartea. Leidor antzokia. 19:00.
Gazte eta Lorios - Mirua

Urtarrilak 2, larunbata. Leidor antzokia. 19:00.
Mundua Eder – Mikel Urdangarin

Urtarrilak 4, astelehena. Leidor antzokia. 18:00.
Euskal Herriko Gazte Orkestra

Urtarrilak 9, larunbata. Leidor antzokia.
Go!azen 13

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA