Ostiral iluntzean hasi eta igande iluntzera bitartean N-1eko lurzorua berritzeko lanak egingo dira N-1ean, Tolosan. Duela bi asteburu Gasteizko noranzkoa berritu ondoren, oraingoan Donostia aldera joateko bidea birgaituko da. Lanak ostiralean 22:00etan hasi eta igandean 21:00etara bitartean egingo dira.
Berritze lan hauek egiteko beharrezkoa izango da Donostiara joateko errailak moztea. Trafikoa bypass bidez bideratuko da, 435,4 eta 437,0 kilometro puntuen artean, Ibarrako zubitik Santa Lutzia auzora bitarteko zatian. Tarte horretan dagoen Tolosa iparraldeko bide adarrei ere eragingo diete lanek, irteera hau itxi egingo dute. Tolosatik Donostia aldera joateko edo kontrako bidea egiteko Tolosa erdiko sarrera -irteera edo Irurakoa erabili beharko dira.
Lanak osatzeko beste asteburu batean ere trafiko etenak egitea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eguraldiak ahalbidetzen badu, hurrengo asteburuan bukatuko dituzte, Tolosa parean, N-1a berritzeko uda honetarako aurreikusitako lanak.