Leitzako Aurrera elkarteak irabazi du CMO Kluben Ligako finala

Joanes Imaz Akizu 2026ko uztailaren 7a

Nafarrek 1-2ko emaitzarekin irabazi zuten Tolosaren aurkako finala.

Igande goizean jokatu ziren Tolosako Beotibar pilotalekuan  CMO Kluben Arteko Ligako finalak. Hiru mailatako lehiak izaten dira txapelketa honetan. Lehen partida, kadete mailakoa Aurrerak irabazi zuen, 10-8 eta 10-2 bukatu ziren bi jokoak.  Jubenilen mailan lortu zuten tolosarrek markagailua orekatzea, 10-0 eta 10-1eko emaitzekin irabazi zuten lehia. Nagusien partida erabakigarrian leitzarrak hobeak izan ziren, 1-10 eta 3-10 irabazi zuten. Honela nafarrek bi partida irabazita lortu zuten txapela janztea. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA