Tolosan, N-1 errepideko lur zorua berrituko dute. Lan hauek egiteko 1,6 milioi euroko inbertsioa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Obrak hauek "errepidea segurtasun eta iraunkortasun baldintza onenetan mantentzeko helburuarekin" egingo dituzte.
Lanak hiru fasetan egingo dira, lehenengoa gaur hasi eta iganera bitartean luzatuko da. Lurra berritzeko lanak behar bezala egin daitezen, gaueko 22:00etatik igande gaueko 22:00etara, bypassa jarriko da, trafikoa Donostiaranzko kaltzadatik bideratuz. Era berean, Gasteizko noranzkoan 436. loturako (Tolosa iparraldea) sarrera irteerak itxi egingo dira. Tolosara iristeko edo bertatik irteteko Amarotz edo Olarrain auzoetako lotuneak erabili beharko dira. Bigarren fasea, uztailaren 17tik 19ra bitartean egingo dute eta hirugarrena oraindik zehazteko dagoen udako asteburu batean.