Tolosa eta Leitzako Aurrera elkarren aurka ariko dira CMO Kluben Arteko Ligaren finalean

Erredakzioa 2026ko ekainaren 30a

Tolosako pilotariak

Igandean, 10:45ean hasita, jokatuko dira finalak Tolosako Beotibar pilotalekuan. 

CMO Kluben Arteko Liga igandean bukatuko da. Finalera Tolosa eta Leitzako Aurrera klubak iritsi dira. Tolosarrek Larrauni irabazita lortu dute azken lehian parte hartzeko txartela, igandean Betelun jokatutako jaialdian 1-2 nagusitu ziren tolosarrak. Leitzako taldearen kasuan, larunbatean Iruñeko Labriten LAPKEren aurka jokatu  zuen, 2-1eko emaitzarekin irabazita iritsi dira leitzarrak finalera. 

Txapela nork jantziko duen igande goizean Beotibarren erabakiko da, 10:45ean hasiko da jaialdia.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA