Tolosako udaltzainek uniforme berria

Erredakzioa 2026ko ekainaren 23a

Argazkia: Tolosako Udala

Tolosako udaltzainek uniforme berria izango dute San Joan egunean. Uniformeen aldaketa hori Tolosako Udaltzaingoak berak proposatu eta bultzatu du, uniformean zenbait hobekuntza egin ahal izateko.

Aldaketa horrekin lortu nahi den helburua da Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko irailaren 24ko Aginduak jasotzen duen moduan, lanean ari direnean bide publikoan errezago identifikatzea Tolosako Udaltzaingoko langileak.

Bestalde, polizia-uniforme zaharrak orain arte zuen gabezia izanik, aldaketa honekin udaltzain bakoitzaren zenbaki-adierazleak eta graduazioa erakutsiko dira, herritarrei udaltzain bakoitza behar bezala identifikatzen laguntzeko eguneroko harremanetan eta interakzioetan.

Uniformea aldatzearekin batera, irudi eraberritu, hurbileko eta modernoa bultzatu eta sustatuko da; zeinu grafiko komunak errespetatuz, foru erkidegoaren barruan beste udaltzain batzuekin grafikoki homogeneizatzeko, eta Tolosar nortasuna ere nabarmenduko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA