Azken traka eta New Orleansko ahotsa, Tolosandbluesi agur esateko

Maider Navarro Alustiza 2026ko ekainaren 28a

Iritsi da Tolosandblues jaialdiaren 22. edizioari amaiera emateko eguna. Gaur musikaren hitzorduak maila handiko bi emanaldirekin agurtuko du aurtengo edizioa.

Breaking Band (13:00etan, Trianguloa plazan): Eguerdiko emanaldia sei musikari sutsuz osatutako talde honen eskutik etorriko da. Rock, funk eta blues tradizionaleko klasikoen bertsioak eskaintzen dituzte, eta, besteak beste, B.B. King, Elvis Presley, Pata Negra eta The Beatles omentzen dituzte. Eguerdiko giroa berotzeko proposamen ezin hobea izango da.

Acantha Lang (19:30ean, Plaza Berrian): Jaialdiari amaiera dotorea emateko, aurtengo kartelburu baten txanda izango da. Acantha Lang New Orleansen jaiotako abeslari eta konpositorea da, eta gaur egun soularen nazioarteko ahots nabarmenetako bat da. Tolosan ikuskizun zirraragarria, dotorea eta dantzagarria eskainiko du, sei musikariz osatutako bere bandarekin batera.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA