Gipuzkoa plazak eta Txurrerriak hartuko dute gaur Tolosandblueseko lekukoa Slow Times eta Big Danirekin

Maider Navarro Alustiza 2026ko ekainaren 26a

Tolosandblues jaialdiaren bigarren egunean, musika programazioak indartsu jarraituko du. Ostiral honetarako kalitate handiko bi emanaldi ezberdin prestatu dituzte herriko txokoetan barrena.

Slow Times (19:30ean, Gipuzkoa plazan): Zarautzen 2016an sortutako taldea da, Iker Urkiri gitarra-jotzailearen proiektu gisa abiatu zena. Gaur egungo laukoteak energia, sentiberatasuna eta soul dosi handiak eskaintzen ditu eszenatokian. Texasko eta Chicagoko bluesa, swinga eta rock and roll klasikoa uztartzen dituzte, nortasun handiko zuzenekoa eskainiz.

Big Dani & The Rhythm Kings (23:00etan, Txurrerrian): Gauak aurrera egin ahala, Big Dani Perezen txanda izango da. Estatuko saxo-jotzaile erreferenteetako bat da, eta txikitatik aritu da haize-instrumentuak jotzen. Rock and rolla, jump bluesa eta boogie woogiea erraz menderatzen ditu, eta hiru hamarkadaz aritu da The Big Jamboree talde ezagunean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA