Babes akustikoak jartzeko obrak hasi dira Tolosako trenbidearen inguruan. ADIF konpainiak bultzatutako proiektu honen helburua da trenak sortzen duen zarata gutxitzea eta inguruko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea.
Lanek bi aste inguruko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Trenbideko zirkulazioan eta geltokiko eguneroko jardunean eraginik ez izateko, lanak gauez egingo dituzte, San Estebango anbulatorioaren inguruan eta tren-geltokiaren alboan.
Udalak ohartarazi du gaueko obra hauek eta makineriaren erabilerak eragina eta eragozpenak sortu ditzaketela honako kale hauetan bizi diren herritarrengan:
- Batxiller Zaldibia
- San Joan
- San Esteban
- Alliri