Istripua errepideko 436. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Kamioia errepide bazterrean iraulita geratu denez, autobiako bi erreiak zabalik mantentzen diren arren, zirkulazioa oso motel doa eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguru horretan.
Garabiak kamioia altxatzeko lanean
Herritarrek emandako datuen eta irudien arabera, momentu honetan tamaina handiko bi garabi bertan dira, eta prestaketa lanetan ari dira ibilgailu astunak, istripua izan duen gunetik kamioia kentzeko.