Aitor Garcia eta Iker Garcia anaiek hartu dute Tolosa Eskubaloiaren kirol arloa kudeatzeko ardura. Aitor, lehen taldeko arduradun izateaz gain, klubaren kirol arloa gidaria izango da. Lehen mailako jokalari izandakoa da, eskubaloi munduan ibilbide luzea egin du. Klubak erabaki honekin "indartzen jarraitzeko eta proiektu lehiakorra, iraunkorra eta nortasun propioduna" eraikitzen jarraitu nahi du. Aitorren laguntzaile lanetan, Iker anaia ibiliko da.