NANa eta pasaportea berritzeko aukera hamabost egunez behin

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko maiatzaren 29a

Hurrengo aukera, ekainaren 15ean, Alondegi plazan, izango da. Aurrez hitzordua hartu beharko da, datorren astelehenetik hasita

Astelehenean zabalduko da ekainaren 15erako izena emateko hitzorduen aplikazioa. Hemendik aurrera, 15 egunez behin NANa eta pasaportea berritzeko aukera izango dute tolosarrek, herrian bertan. Aurretiazko hitzordua hartu beharko du interesa duen orok, horretarako, inprimakia bete beharko da, eta hitzordua aukeratu. Lehen txanda 08:30ean hasiko da eta azkena, 14:06an.

Zita hartzeko garaian kontuan izan behar da, besteak beste, pasaportea eta NANa aldi berean berritu nahi dituenak bi hitzordu hartu beharko dituela, eta hitzordu bakoitza pertsona bakarrarentzat izango dela.

Zerbitzuak emandako jarraibideen arabera, hitzordua hartzeko aplikazioa zerbitzua jaso baino 15 egun lehenago aktibatuko da. Hitzordua baieztatzen duen mezuarekin batera, informazio gehigarria eta hitzordura eraman beharreko dokumentazioari buruzko informazioa ere jasoko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA