Tolosako Udalak herrian gertatutako eraso homofobo "bortitza" gaitzetsi du. Astelehenean izan zen gertakaria, herritar bat indarkeriaz erasotua izan zen eta irain homofoboak jaso zituen. Honen aurrean, udalak gaitzespen mezua kaleratu du, "pertsonen askatasuna eta oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, eta ez dute lekurik errespetuan, aniztasunean eta bizikidetzan oinarritzen den gizarte batean".
Tolosako Udalak, "elkartasuna eta babes osoa" ere helarazi nahi izan dizkiote erasoa jasan duen pertsonari eta honen ingurukoei. Tolosa, "herri aske, seguru eta anitza" izan dadin lanean jarraituko duela ere gaineratu du udalak.
Honela, Udalak erasoa ikusi zuten herritarrei, informazioa osatu asmoz, erakundearekin harremanetan jartzeko deia egiten die.