Realak eta Nerea Eizagirrek akordioa lortu dute, txuri -urdinen kapitainak, 2028ra bitartean jarraituko du gutxienez Donostiako klubean. Bien arteko lotura beste urte batez lutzatzeko aukera izatea ere adostu dute. Tolosako jokalariak Anoetan sinatu du hitzarmen berria, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordea, Alex Uranga kontseilaria, Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbolaren arduraduna eta Maider Castillo emakumezkoen elite futbolaren arduraduna ondoan izan ditu.
Eizagirre Realaren historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da. Duela 10 urte joan zen Tolosa CFtik Realera, denbora tarte horretan klubeko erreferente nagusietako bat izatea lortu du. Hurrengo denboraldian Txapeldunen Ligako aurre-kanporaketan parte hartzeko aukera izango du Eizagirrek.