NANa eta pasaportea berritzeko aukera izango dute tolosarrek herrian bertan. Horretarako interesa duenak, aurretiazko hitzordua hartu beharko du https://izenematea.tolosa.eus helbidean, maiatzaren 8an arte izango da aukera.
Txandak hamabi minutuko tartearekin emango dira. Lehen txanda, 08:30ean hasiko da, eta azkena 14:06an. Hitzordu bakoitzean, bi eskaera kudeatuko dira aldi berean. Pasaportea edo NANa berritzeko aukera egongo da, eta biak batera egin nahi dituenak bi hitzordu hartu beharko ditu. Hitzordu bakoitza pertsona bakarrarentzat izango da. Ondorioz, adin txikiko bat laguntzeko eta bi NAN berritu behar badira, bi hitzordu hartu beharko dira.