Tolosako Udalak Usabal kiroldegiko erabiltzaileei jakinarazi die instalazioetan beroa eta hotza sortzeko sistema hobetzeko egiten ari diren lanak azken fasean sartu direla. Lan horien ondorioz, hurrengo bi hilabeteetan, deserosotasun batzuk jasan ditzakete erabiltzaileek.
Jarduera horiek beharrezkoak dira Usabal kiroldegiko energia-eraginkortasuna optimizatzeko, erosotasun termikoa hobetzeko eta epe ertain eta luzera zerbitzu jasangarriago eta fidagarriagoa bermatzeko. Hala ere, obrek dirauten bitartean, zenbait eragozpen sor daitezke, hala nola unean uneko zaratak, espazio batzuetako tenperatura-aldaketak, gune jakin batzuen erabilera-murrizketak edo ohiko ordutegietan aldaketak.
Jakinda lan horiek kiroldegiko erabiltzaileei eragozpenak sor diezazkiekeela, eragina ahalik eta gehien murrizteko eta obren iraupena laburtzeko neurri guztiak hartzen ari da Udala.
Erabiltzaileek egoera ulertuko dutela espero du Udalak, eta eskerrak eman nahi dizkie aldez aurretik. Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, kiroldegiko langileekin harremanetan jartzera deitu ditu.