Euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin, errenta-aitorpena euskaraz egiteko deia egin die herritarrei Tolosako Udalaren Hizkuntza Politikako Plan Estrategikoak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, "Ogasunarekin euskaraz" leloarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, errenta-aitorpena egiteko prozedura egun gutxi barru zabalduko duela adierazi du. Apirilaren 7an hasi da proposamenak onartzeko epea, baita aitorpena Internet bidez aurkezteko epea ere;modu mekanizatuan aurkezteko epea, berriz, apirilaren 14an zabalduko dute, asteartean.
Joan den urtean, 3.400 tolosarrek baino gehiagok aurkeztu zuten errenta-aitorpena euskaraz, eta urtez urte ari da ehunekoa handitzen:
2006an: %10
2014an: %22
2025ean: %29
Nolanahi ere, administrazioarekiko beste harreman batzuetan euskararen erabilera zenbatekoa den ikusita, ehuneko hori hazteko tartea dagoela diote. "Ogasunarekin euskaraz" kanpainak, beste arlo batzuetan bezala, ogasunarekin ere euskaraz gero eta gehiago aritzea du helburu.