Elkarretaratzea deitu du Itaiak

Erredakzioa 2026ko apirilaren 13a

Itaiak deituta, elkarretaratzea egingo da gaur, apirilak 13, Tolosako Trianguloa plazan. Adierazi dute Iruñean gertatutako heriotza matxista gaitzetxi nahi dutela, eta indarkeria mota honi aurre egiteko beharra aldarrikatu.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 37 urteko emakume bat bigarren solairuko leihotik behera jausi da eta udaltzaingoa heriotza ikertzen ari da hilketa matxista izan den argitzeko.

Ikerketa horren barruan, gizon bat atxilotu dute indarkeria matxistagatik ezarritako zigorra urratzea egotzita; izan ere, biktimarekiko urruntze-agindua zeukan. Orain, emakumearen heriotza nola gertatu den eta gizonak horrekin zerikusi zuzenik izan duen argitzen dabil polizia.

Gertaera latz honen aurrean, Itaiak mobilizaziorako deia zabaldu du Tolosaldean. Elkarretaratzea gaur, astelehena, arratsaldeko 19:30ean izango da Tolosako Trianguloa plazan, "Indarkeria matxistari aurre egin!" lelopean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA