Binefar-eko titiriteroen "Antón Retaco" ikuskizunaren inguruko azken tailerra ostiralean

Maialen Bastarrika Luengo 2026ko apirilaren 8a

Tailerrak bisita gidatua eta esperientzia praktikoak uztartzen ditu eta ordubete irauten du.

Ostiralean, apirilaren 10ean, Binefar-eko titiriteroen "Antón Retaco" ikuskizunaren inguruan antolatu duen azken tailerra egingo du TOPIC-ek; 17:00etan euskeraz eta 18:00etan gaztelaniaz.

Familiei zuzenduta dago tailerra eta jolasaren bidezko transmisioa eta belaunaldi arteko esperientzia sustatzea du helburu; hortaz, bisita gidatua eta esperientzia praktikoa eskainiko ditu tailerrak:

Erakusketari bisita: tailerraren lehen zatian egingo da eta hamar minutu iraungo du. Parte-hartzaileek instalazioko elementuak behatzeko aukera izango dute, eta gidariak pieza nagusiak erakutsiko ditu, arreta berezia jarriz txotxongiloen formetan, pertsonaietan eta eszenografia-elementuetan.

Teknikak ezagutu eta probatu: bisitaren ondoren egingo da eta hamabost minutu iraungo du. Parte-hartzaileek (haurrek zein helduek) txotxongoilo mota desberdinak manipulatzeko aukera izango dute: honen helburua ez da teknika menperatzea, baizik eta mugimenduaren eta ahotsaren bidez bizia ematearen esperientzia sentitzea.

Inpro eta sorkuntza: azkenik, parte hartzaileek binaka edo hirunaka istorio labur bat sortu beharko dute (1 edo 2 minutukoa), eta talde batzuek agoertokian aurkezteko aukera izango dute. Zati honek hamabost minutu iraungo du.

Parte hartu nahiez gero, interesatuek izena eman beharko dute 943 65 04 14 telefonora deituta edo hezkuntza@cittolosa.com helbidera emaila bidalita.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA