Udal gobernuak eta langileek bat egin dute astearteko greba orokorraren deialdiarekin. Hori dela eta, udal eraikin gehienak itxiko dituzte bihar; hala nola, Udate, Kultur Etxea, Euskaltegia, Andragora Emakumeen Etxea, Aranburu Jauregia eta Haur Liburutegia. Eraikin hauetan guztietan ez dute zerbitzurik emango greba egunean.
Udalak kontratatutako zerbitzuei dagokienez, enpresa bakoitzaren langile batzordeak erabakitakoaren araberakoa izango da zerbitzua. Beraz, kirol-instalazioak itxita egongo dira (Usabal kiroldegia eta Berazubi estadioa).
Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak emango dituzte Udaltzaingoan, gizarte zerbitzuetatik bideratutako beste zerbitzuetan (udaletxeko bulegoan ez da arretarik izango) eta Samaniego ikastetxeko eta Gorosabel eraikineko harreran. Etxez etxeko laguntzaren kasuan, gutxieneko zerbitzua izango da, II. eta III. mendekotasun-gradua duten pertsonentzat.
Azkenik, garraioan ohiko zerbitzuen %30 emango da. Hiribusaren kasuan, esaterako, ordu hauetan izango da gutxieneko zerbitzua: 07:20, 08:22, 12:28, 13:06, 20:04 eta 20:37.
Gainerako zerbitzuetan, honako gutxieneko zerbitzuak iragarri dituzte: Lurraldebus