Euskal dantzak Ibizara

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko martxoaren 16a

Udaberri Dantza Taldearen irudia

Datorren martxoaren 21ean, larunbata, Tolosako Udaberri Dantza Taldeak Ibizan emanaldia eskainiko du Sant Josep de sa Talaia Folklore Taldearekin.

Emanaldia iluntzeko 20:00etan izango da, herriko Elizako plazan, eta euskal dantzak Mediterraneoko irlara eramateko aukera izango du Udaberrik.

Ibizako talde hau 1980az geroztik dabil herri-jaiak berreskuratzen eta nagusiengandik ikasitakoa gazteei transmititzen. Geografikoki Mediterraneo eremukoak izan arren, haien dantzek zerikusi gutxi dute Menorca, Mallorca, Levante edo Kataluniako folklorearekin; nortasun propio eta bereizgarria dute.

Elkartruke honen helburu nagusia bi herrien arteko zubiak eraikitzea da: tolosarrek hango kultura eta dantza bereziak bertatik bertara ezagutzea, eta beraiek ere hemengoa deskubritzea. Gainera, hau bide baten hasiera izango da, aurrerago Ibizako dantzariak Euskal Herrira etorriko baitira, elkartruke honi jarraipena emateko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA