Larunbat honetan Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak Galiziako A Estrada herrian izango den Musica no Camiño jaialdian parte hartuko du. Duela hilabete batzuk, 45. urteurrenaren prestakuntza lanetan zirela, gonbidapena jaso eta azken urtetan gertatu ez bezela Euskal Herritik kanpo ariko dira jotzen.
Jaialdiaren antolakuntzatik «maila tekniko altuko talde bat» nahi zutela aitortu zuten, eta orkestra tolosarraren sareetan bideoak ikusita erabaki zutela haiekin harremanetan jartzea galiziarrek. Gauzak horrela, bi emanaldi eskainiko ditu akordeoi orkestrak, bata bestearen atzetik.
Tolosarrek haien pieza batzuk eramango dituzte bertara, Iñar Sastre pianojolearekin batera Agurra eskainiko dute, eta baita nazioartean lehiaketetan jo izan dituzten hainbat obra ere; hala nola, Hungarian Rhapsody, Dichter und Bauer edota Praefagium lanak.