Dagoeneko hasiak dira lanean 76 erabiltzaile berriak, eta gehienez lau urtez aritu ahal izango dira.
Tolosako Udalak, esleipen prozesua amaitu bitartean, eremua egokitzeko eta txukuntzeko lanak burutu ditu: Batetik, partzelak banatzeko posteak berritu ditu, bestalde, maldan dauden lursailak egonkortzeko terrazak sortu ditu, eta azkenik, baratzeetako lurra irauli eta erabiltzaileen armairuak txukundu dira, besteak beste. Gainera, konposta biltzeko puntuak ere lekuz aldatu eta egokituak izan dira, garraioa errazteko helburuarekin.