Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 24. jardunaldiari dagokion lehia galtzen hasi zen talde urdina, Oinatz Otegik sartu zuen etxekoen gol bakarra 45. minutuan. Tolosak, lau gol sartuta, markagailuari buelta ematea lortu zuen, Danel Barriolak hiru gol lortu zituen eta azkena Aitor Martixak. Taldea bolada onean da, azken sei partidatan 14 puntu pilatu ditu, sailkapenean zortzigarren postuan dago.
Argazkiak: Asier Irazu
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.