Tolosako Udalak bere atsekabea adierazi du, tolosar baten hilketa dela eta

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko martxoaren 4a

Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.

Frantziako Saint-Denis herrian gazte tolosar baten hilketaren aurreran, atsekabea adierazi du Tolosako Udalak. Une mingarri hauetan, familiari eta lagunei maitasuna eta babesa adierazi nahi dizkie.

Udala harremanetan da familiarekin, laguntza bideratzeko. Era berean, eta zabaldu diren mezu eta datu desegokien aurrean, familiak merezi duen errespetua eskatzen du Udalak.

Fiskaltzak ikerketa ireki du.

Frantziako poliziak adierazi duenaren arabera, gorpua zatikatuta zegoen, eta gertakaria argitzeko Fiskaltzak ikerketa bat ireki du. Hilketa aitortu du biktimaren etxeko jabeak Le Parisien komunikabidearen arabera, eta adierazo du, aurretik eztabaida bat izan zutela, alokairuaren prezioaren inguruan.

Polizia iturrien arabera, hauek, desagertutako gizonaren etxera joan ziren haren bila, eta gorputz zatiekin topatu ziren etxebizitzan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA