Samaniego Ikastetxeko eta Orixe BHIko ordezkariek aste honetan entregatu diote Elkartasun Krosean bildutako dirua Zutani elkarteari. Antolatzaileek elkarte honi eman diote dirua, "egiten duen lan sozial baliotsuari ekarpena egiteko asmoz". Bi ikastetxeek eskerrak eman nahi dizkiete ekimenean parte hartu duten ikasle, irakasle, familia eta herritarrei. Horrelako ekimenek balio hezitzaile handia dutela nabarmendu dute, "elkartasunaren eta gizartearekiko konpromisoaren garrantzia azpimarratzen dute."