Elkarretaratzea Sarrigureneko erailketa matxista salatzeko

Maialen Bastarrika Luengo 2026ko otsailaren 23a

Tolosaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du Euskal Herriko aurtengo lehen erailketa matxista salatzeko.

Jendez bete da Trianguloa plaza gaur iluntzean, pasa den ostiralean Nafarroako herrian jazotako erailketa matxista salatzeko.

Tolosaldeko Mugimendu Feministak “amorruz” eta “minez” gaitzetsi du joan den asteko gertakaria: “Duela bi egun salaketa larri bat egin genuen; eta azken muturreko indarkeri espresioa, erailketa, gaitzetsi behar dugu gaurkoan. Bi hilabete ere ez dira pasa urtea hasi denetik” adierazi dute kideek, urtarrilean Tolosan gertatutako sexu-erasoa salatzeko ostiralean egin zuten elkarretaratzeari erreferentzia eginez.

Aldi berean, Tolosako Udalak adierazi du “herriko mugimendu feministarekin bat, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez jarraitu nahi duela”. Horren harira, edozein indarkeria matxista mota jasaten duten emakumeek Andragoran babesa jaso dezaketela gogorarazi du Udalak.

Eraildako emakumearen senide eta ingurukoei elkartasuna adierazi die Tolosako Udalak eta Tolosaldeko Mugimendu Feministak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA