Tolosako Udalak 2026ko egutegi fiskala argitaratu du

Maider Navarro Alustiza 2026ko urtarrilaren 9a

Dokumentu honetan jaso ditu zerga eta tasa nagusiak ordaintzeko borondatezko epe guztiak, eta herritarrek udal webgunean kontsultatu dezakete xehetasun osoz.

Tolosako Udalak prest du 2026. urteari dagokion egutegi fiskala. Dokumentu honetan jaso ditu zerga eta tasa nagusiak ordaintzeko borondatezko epe guztiak, eta herritarrek udal webgunean kontsultatu dezakete xehetasun osoz.

Herritarrek kontuan hartu beharko dute ordainketak egiteko prozedura ezberdina dela ordainagiria helbideratua egon ala ez: Helbideratutako erreziboak:

  • Borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira zuzenean banku-kontuan.
  • Helbideratu gabeko erreziboak: Herritarrek posta arruntez jasoko dute ordainketa-dokumentua.
  • Ohar garrantzitsua: Ordainagiria etxean jasotzen ez bada, Udaletxera jo beharko da kopia bat eskatzera (Plaza Zaharra 6 A), astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:00etara.

2026ko Zerga eta Tasen Egutegia

Hona hemen zerga garrantzitsuenak ordaintzeko finkatutako epeak:

  • Urtean behin ordaintzen direnak
Zerga / Tasa Borondatezko epea
Ibilgailuen zerga Martxoak 1 - Apirilak 15
Ondasun Higiezinen Zerga (IBI) Maiatzak 15 - Ekainak 30
Zaborra, Pasabideak, Autotaxia eta Kutxazainak Ekainak 1 Uztailak 7
Jarduera Ekonomikoen Zerga (IAE) Urriak 1 - Azaroak 10
Baratzeak Urriak 1 - Azaroak 10
  • Etxez etxeko laguntza: Hilero (hurrengo hileko 20. egunean).
  • Azokak eta Terrazak: Hiruhileko bakoitzeko 2. hilabeteko 15etik, 3. hilabeteko 15era.
  • Belena patioa: Bi epe (Ekainak 1 – Uztailak 7 eta Urriak 1 – Azaroak 10).

Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea

Udalak gogorarazi du obariak edo salbuespenak eskatzeko epea zorrotza dela: urtarrilaren 1etik otsailaren 19ra arte eta ez dituztela onartuko epe horretatik kanpo egiten diren eskaerak.

Honako kontzeptuengatik eska daitezke laguntzak:

  • IBI: Familia ugariak, Bizigune/ASAP programak edo energia berriztagarriak jartzeagatik.
  • Ibilgailuak: Desgaitasuna, ibilgailu historikoak, elektrikoak/hibridoak edo nekazaritzako makineria.
  • Zaborra: Egoera ekonomikoagatik edo autokonposta/auzokonposta egiteagatik.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA