Abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, errepide mozketa puntualak egingo dira, arratsaldetik aurrera. Garraio publikoaren geralekuak ere lekuz aldatuko dira.
Asteazkena, abenduak 24:
14:00etatik 22:00etara, Rondilla kalea itxita egongo da autobusentzat (Hiribusaren kasuan izan ezik), eta ordezko geltokia Santa Klaran egongo da. Autoek, berriz, izango dute pasatzeko aukera, Olentzero eta Mari Domingiren kaleijra hasi arte. 18:00etan moztu egingo da trafikoa, kalejira amaitu arte. Hala eta guztiz ere, 14:00etatik aurrera, autoek ezingo dute aparkatu Kale Barrenean, Rondillan eta San Frantziskon (Geltoki kaleko bidegurutzeraino).
Hiribusak ohiko ibilbidea jarraituko du 18:00ak arte; baina hurrengo bi zerbitzuetan ibilbidea aldatuko da: Musika Eskolako, San Frantziskoko, Geltoki kaleko eta Araba etorbideko geralekuak kenduko dira. Horren ordez, Santa Klaran egingo du geldialdia (18:19 eta 18:54koa). Handik, Kondeaneko aldapatik barrena, Berazubi auzora joango da. Paper kalea gurutzatu eta gero, ohiko ibilbidea jarraituko du. 19:29koa izango da eguneko azken zerbitzua. Azken itzuli hau, ohiko ibilbidearekin egingo du. Hau da, Musika Eskolan, San Frantziskon, Geltoki kalean eta Araba etorbidean ere geldituko da.
Asteazkena, abenduak 31:
14:00etatik aurrera, eta Elkartasun krosa amaitu arte, autobusek Santa Klaratik joan beharko dute, Hiribusak izan ezik. Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat lasterketak iraun bitartean. Ez dira autoak kendu beharko, baina aparkatuta dauden ibilgailuak ezingo dira mugitu lasterketa amaitu arte.
Hiribusaren kasuan, ohiko ordutegia jarraituko du, salbuespen batekin. Krosak Rondilla, San Frantzisko eta Santa Klara kalea zeharkatzen dituenez, 16:52ko zerbitzua (Musika eskolako ordua hartu da erreferentziatzat) ez da emango. Hurrengo zerbitzutik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du. Azken zerbitzua 19:24koa izango da (Musika eskolatik abiatuta).
Astelehena, urtarrilak 5:
14:00etatik 22:00etara autobusek Santa Klaratik joan beharko dute, Hiribusak izan ezik. Ondorioz, tarte horretan Rondilla eta San Frantzisko pasealekuko autobus geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira. Autoek, berriz, 14:00etatik 18:00etara pasa ahal izango dute, baina ezingo dute aparkatu Kale Barrenean, Rondillan eta San Frantziskon (Geltoki kaleko bidegurutzeraino). Erregeen kabalgata hastean, trafikoa moztu egingo da Rondillan eta San Frantziskon, kabalgata bukatu arte. Amaitzean, berriro ere zabalduko da.
Hiribusak ohiko ibilbidea jarraituko du 18:00ak arte. Kontutan izan, ordutegi berria izango duela ordurako Hiribusak. Erregeen kabalgatak ere eragiten dionez ibilbideari, hurrengo bi zerbitzuetan ibilbidea aldatuko da. Musika Eskolako, San Frantziskoko, Geltoki kaleko eta Araba etorbideko geralekuak kenduko dira. Horren ordez, Santa Klaran egingo du geldialdia (18:10 eta 18:45ekoa). Handik, Kondeaneko aldapatik barrena, Berazubi auzora joango da. Paper kalea gurutzatu eta gero, ohiko ibilbidea jarraituko du. 19:29koa izango da eguneko azken zerbitzua. Azken itzuli hau, ohiko ibilbidearekin egingo du. Hau da, Musika Eskolan, San Frantziskon, Geltoki kalean eta Araba etorbidean ere geldituko da.
Hondakinen bilketa zerbitzu berezia
Bestalde, Tolosaldeko Mankomunitateak iragarri du egun seinalatuetan zenbait aldaketa egingo direla hondakinen bilketari dagokionez:
Abenduaren 24an eta 31n, ez da bilketa-zerbitzurik egingo gauez. Horren ordez, egun horietan arratsaldera aurreratuko da bilketa, eta zerbitzuan errefortzua egingo da 13:00etik 18:00etara bitarte. Ontzi arinak, organikoa, errefusa eta komertzioetako kartoia jasoko dituzte, 18:00ak arte.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, goizez papera jasoko da, eta gauez ohiko bilketa-zerbitzua egingo da. Bi egun horietan, ez da egingo sortzaile berezien organikoaren eta industrialdeetako hondakinen bilketarik. Urtarrilaren 6an, goizean kartoi-bilketa egingo da, eta gauetik aurrera ohiko zerbitzua emango da.
Abenduaren 24an eta 31n, garbiguneak goizeko ordutegian bakarrik egongo dira zabalik: 09:00-13:30 bitartean.