GAI-ZERRENDA
1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2025eko azaroaren 27an egindako aurreko ohiko bilkuraren (10/2025) akta.
2. puntua. Onartzea, hala badagokio, fakturetako administrari laguntzaile lanpostuaren balorazioa berrikusteko irizpena.
3. puntua. Onartzea, hala badagokio, Euskaltegiko administrari laguntzaile lanpostuaren balorazio berrikusteko irizpena.
4. puntua. Behin betiko onartzea, hala badagokio, Tolosako hiri-garraio kolektiboko zerbitzu publikoa kudeatzeko zerbitzu-kontratuaren aldaketa.
5. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko Aurrekontu Orokorra.
6. puntua. Onartzea, hala badagokio, itxitako ekitaldiko fakturak.
7. puntua. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea.
8. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ≪11. San Esteban≫ hirigintza esparruko aldaketa puntuala idazteko oinarri izango diren irizpideak eta helburuak.
9. puntua. 12/2025 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatekoa.
10. puntua. 13/2025 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
11. puntua. 14/2025 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
12. puntua. Berri ematea: Tolosako udal-biztanleen erroldaren berrikuspenetik ateratako biztanleen kopuru ofiziala, 2025eko urtarrilaren 1ean.
13. puntua. Berri ematea, Usabal kiroldegiko taberna-kafetegia gaitu eta ustiatzeko kontratua lagatzeko akordioa.
14. puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea.
15. puntua. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea.
16. puntua. Galderak eta eskaerak.