2023an egin zuen debuta Martxel Iztuetak Baikorekin. Gaur jakinarazi den kontratu berritzearekin, hurrengo lau urteetan ere profesional mailan jarraituko du tolosarrak. Enpresak argitaratutako bideoan beragan jarritako konfiantzarekin eskertuta dagoela adierazi du atzelariak, orain arteko bide beretik jarraitzeko asmoa adierazi du.