Uzta garaia iritsi den honetan, festari ekingo diote herritarrek Tolosan bertako produktuari balioa ematen dion egun handiarekin. Hala, datorren larunbatean, azaroaren 22an, Tolosako Babarrunaren Festa ospatuko da.
2025eko edizioak bi berrikuntza daramatza soinean: bata, dantza-erromeria ibiltaria, trikitilariek, dultzaineroek, Udal Txistulari Bandak eta Udaberri Dantza Taldeko kideek lagunduta. Hauek denak 11:30ean abiatuko dira Gure Kaiola elkartetik. Eta bestea, Tolosako Babarruna ardatz hartuta, Raquel Ibañez Gozonako gozogileak azokan aurkeztuko duen postrea. Ibañezek adierazi du, postrea espreski azokarako sortu dutela.
Urtero bezala, festak egun osoa hartzen duen egitarauari helduko dio:
- 6:30 XXX. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera. Trianguloa plazan.
- 8:30 Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXVII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera. San Frantzisko Pasealekuan.
- 9:00-14:00 Azoka berezia. Trianguloa plazan.
- 11:00 Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako epaimahaiak bere lanari ekingo dio. Trianguloa plazan.
- 11:00 Buruhandi eta erraldoiak. Tolosatik zehar (Gernikako Arbolatik Trianguloa plazara eta ondoren Alde Zaharreko kaleetan).
- 12:00 Udal Txistulariek eta Udaberri Dantza Taldeak eskainita, dantza-erromeria ibiltaria, trikitilari, dultzainero, txistulari eta dantzariekin. Trianguloa plazan (ondoren kalejira Alde Zaharreko kaleetan).
- 12:00 Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eskutik, Tolosako babarruna jateko aukera. Trianguloa plazan.
- 12:30 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko epaimahaiak bere lanari ekingo dio. San Frantzisko pasealekuan.
- 12:45 Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako sari banaketa. Trianguloa plazan.
- 13:30 Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketa. San Frantzisko pasealekuan.
- 14:30 Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jatea.
- 20:00 Jainekin txaranga. Alde Zaharreko kaleetan.
- 22:30 Gozategi. Plaza Berrian.
- 00:30 Jainekin txaranga. Alde Zaharreko kaleetan.