Sutea San Esteban auzoan

Erredakzioa 2025ko urr. 31a, 18:19

Arratsaldeko 17:40 inguruan piztu da sua Ertzaintzaren arabera, hutsik dagoen Tolosako San Esteban auzoko pabiloi batean. 

Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta  Ertzaintzako langileak bertaratu dira gertakariaren gunera. San Joan kalea itxita dago  anbulategitik Tolargiko biribilguneraino. Suaren indarra medio, inguruko suhiltzaileen laguntza behar izan dute eta Ordiziako suhitzaileak ere bertaratu dira. Sua itzaltzen jarraitzen dute momentu honetan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA