09:00. Trianguloa plaza. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien IV. Azoka Berezia
10:00. Beotibar pilotalekua. IV. ESNEKI Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa.
10:00. Beotibar pilotalekua. Euskal Herriko Gazta Mahaia: euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua. Txartelak www.tolosakoazoka.eus/esneki webgunean salgai. Lau txanda izango dira:
10:00
10:45
11:30 (gazteleraz)
12:15
10:30. San Frantzisko pasealekua, Artxibo Historikoaren ingurua. Esnetan jarduerak familientzat (5-10 urtekoentzat gomendagarria). Ez da beharrezkoa izena ematea:
-Esne freskoaren dastaketa: lehen txanda 10:30ean, bigarren txanda 11:30ean.
-Gazta freskoaren tailer praktikoa: lehen txanda 11:00etan, bigarren txanda 12:00etan.
11:00. Kalez kale. Tolosako txistularien kalejira.
11:00. Beotibar pilotalekua. Txapelketako gazta dastaketa: epaimahaiak gaztak dastatu eta baloratu ahala, publikoaren artean banatuko dira dastatzeko.
13:00. Beotibar pilotalekua. IV. ESNEKI Txapelketa: sari-banaketa.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.