Sutea Tolosako Goodwill jatetxean

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2025eko urriaren 4a

Sutea izan da Tolosako GoodWill jatetxean.

Gaur arratsaldean Eroski ondoko jatetxeko sukaldeak sua hartu du oraindik ezezaguna den arrazoi batengatik. Kea supermerkatu barrura pasa da eta suhiltzaileek egin dute dagoeneko haien lana. Jatetxe eta supermerkatuko sarrerak zintaz itxiak daude une honetan. Udaltzainek esan dutenez ez da ezer larririk gertatu baina orain gertatu dena ikertzeko zain daude jatetxean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA