Uzturre Foroaren hirugarren ekitaldia: “Zer dago jokoan Euskadin mundu nahasi honen erdian”

28 Kanala 2025ko ira. 9a, 16:11

Uzturre Foroak elkarrizketa eta gogoetarako gune bihurtu nahi duela adierazi du, eta aste hoentako saioan Euskadiren erronkak jarriko dituzte mahai gainean, munduaren testuinguru zail eta aldakor honetan.

Uzturre Foroak bere hirugarren ekitaldia egingo du aste honetan. Oraingoan bost hizlari izango dira protagonista: Euge Arrizabalga, EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenta; Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Maria Ubarretxena, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Maribel Vaquero, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea; eta Oihane Agirregoitia, europarlamentaria.

Topaketa ostegunean izango da, irailaren 11n, 19:00etan Tolosako Topic aretoan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Ekitaldia Xabier Euzkitze kazetariak dinamizatuko du, galdera-erantzun formatuan.

Zer dago jokoan Euskadin mundu nahasi honen erdian. Gai horri buruzko elkarrizketa proposatu die Uzturre Foroak hizlariei, nazioarteko zein Estatuko egoera konplexua eta euskal testuinguru espezifikoa kontuan hartuta.

Ukrainako eta Gazako gatazkak, Trumpen politika protekzionistak, muga-zerga berriak edota tentsio geopolitikoek eragin globala dute, baina baita tokikoa ere. Horregatik, iritzi publikoari gehien interesatzen zaizkion gaiak izango dituzte aztergai.

Hizlariek hasiera batean bi interbentzio labur egingo dituzte, ordezkatzen duten erakundearen ikuspegitik gaiaren eta hurrengo hilabeteetarako lehentasunen analisia aurkeztuz. Ondoren, solasaldi irekia izango da ikusleen galderekin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA