URA Uraren Euskal Agentziak, ekaineko euriteen ondorioz, Arrameleko zubiaren inguruan pilatutako enbor eta bestelako hondakinak jasotzeko lanak hasiko ditu astelehenean. Horretarako, beharrezkoa izango da Jon Andoni Irazusta pasealekuko errei bateko trafikoa moztea. Lanak egiteko behar den makineria garabi baten bidez jaitsiko dute ibaira. Zaborra ateratzeko egun batzuk beharko dira.
Astelehenean, 8:00ak aldera, hasiko dituzte lanak. Garabia lanean ari den garaian, bi noranzkoetako trafikoa txandaka bideratuko dute. Udaltzaingoak, ahal den neurrian, beste bide batzuk erabiltzeko deia egin du.