Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Tolosan gizon bat atxilotu dute sexu-eraso delitu bat egotzita.
Tolosako Udalak eta Tolosako Asanblada Feministak gertakari hau gaitzetsi dute. Erasotuari babesa azaltzareakin batera, Udalak azpimarratu du "horrelakoek ez dutela lekurik ez herrian, ez beste inon". Sexu erasoak bizi dituztenei arreta emateko protokoloa ere aktibatu du eta bere baliabide guztiak erasotuaren eskura jarri ditu.