Gorosabel eraikinak galdara berria izango du

Joanes Imaz Akizu 2025ko uzt. 11a, 13:56

Tolosako Udalak ia 180.000 euroko inbertsioa egingo du Gorosabel eraikinean gas bidezko galdara biomasazko batengatik ordezkatzeko. Erradiadoreak erregulatzeko sistema ere jarriko da egunotan.

Astelehenean hasi zituen Tolosako Udalak Gorosabel eraikineko galdara ordezkatzeko lanak. Musika Eskola eta Aitzol Udal Euskaltegia hartzen dituen eraikinaren jasangarritasuna eta eraginkortasuna hobetu asmo du lan honek. Galdara berria biomasazkoa izango da, iturri guztiz berriztagarrikoa. 

Lan hauek egiteko,  Udalak 179. 413,72 euroko inbertsioa egin du. Obra hauek aprobetxatuz erradiadoreen tenperatura erregulatzeko sistema ere jarriko da Gorosabel eraikinean. Udazken negurako lanak bukatuta egotea aurreikusten da. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA