TOPAk ospitale publikoa eskatzen jarraitzen du

Maider Navarro Alustiza 2025ko uzt. 8a, 14:32

Aldarrikapena ez dela amaitu, eta irailerako mobilizazio berriak iragarri dituzte.

Ekainaren 14an, ehunka herritar batu ziren, TOPA plataformak deitutako eta hainbat eragilek babestutako, ospitale publiko baten aldeko giza katean. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute eta nabarmendu dute herritarren mezua argia dela: Tolosaldeak behar eta merezi du eskualdeko ospitale publiko bat.

Salatu dutenez, ez dira nahikoa Erresoluzio Altuko Zentroaren promesak, eta Osasun Sailak eskualdeko beharrak benetan kontuan hartzea exijitu dute. Horrez gain, hainbat galdera plazaratu dituzte: zein izango da osasun-zentro berriak beteko duen funtzioa? Zein premietan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzaren plangintza? Eta zer gertatuko da Asuncion Klinikako langileekin?

Aldarrikapena ez dela amaitu, eta irailerako mobilizazio berriak iragarri dituzte. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA